Ziklobia eta Sagardoaren Ibaia, hilabete barru

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 30a, 02:00

Ekainaren 1ean, Urumeako Ziklobia eta Sagardoaren Ibaia egingo dira. Alde batetik, Donostiatik Hernanirako errepidea itxi egingo da motordun ibilgailuentzat eta bestetik, sagardoa alan garraiatuko da.

Ekainaren 1ean ekintza uga­ri izango dira Astiga­rragan. Besteak beste, Urumeako Ziklobia eta Sagardoaren Ibaia antolatu dituzte.
Ziklobian, Donostiatik Her­nanirako errepidea itxi egingo da motordun ibilgai­luen­tzat eta lasai ederrean ibiltzeko aukera izango da, oinez, bizikletan, patinetan, gurpil­dun aulkian... Hain zuzen, Loiola-Txomin-Mar­tu­tene-Lizeaga/Gartziategi-Astiga­rra­ga-Martindegi-Hernani lotu­ko ditu, 7 km-ko ibilbideak.
Aipatutako auzo eta herri bakoitzean guneak egongo dira eta gune bakoitzean egitarau desberdinak anto­latu dira. Astigarragan, bi gune izango dira: herri barruko errotondan (Kutxa parean) eta Erribera plazan.
Ibilbidea, goizeko 10:00e­tan irekiko da eta arra­tsaldeko 18:00ak arte egongo da zabalik.
Ziklobia urtero antolatu ohi du Donostiako Kalapie taldeak, mugi­kortasun iraun­korra bultzatuz. Aurten, Uru­mean zehar egingo da, Udalen laguntzarekin, Donostia Kul­turaren eta Olatu Talka eki­menaren barruan.

Sagardoa, alan
Sagardoaren Ibaia ere egingo da egun berean. Olatu Talka egitasmoarekin ere bat egin du. Bertan, sagardoaren his­toria berreskuratzeko beste pauso bat eman nahi da. Garai batean alan (txalupa mota bat) garraiatzen zen sagardoa Urumean zehar eta horixe egingo dute. Lizeaga, Petritegi eta Albaola dira proiektuaren sustatzaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!