Bai Euskal Herriari elkarteak antolatutako erakusketa ikusgai dago kultur etxean. Elkar ezagutzetik, elkar aitortzera. Herriz herri zubiak eraikitzen izena du erakusketak eta helburua da mapetan aurkitu ezin dena agerian uztea. Astean zehar kultur etxean egongo da ikusteko aukera (09:00-13:00/15:00-20:00) eta larunbatean Joseba Barandiaran plazan jarriko dute (12:00-14:00). Datorren astean zehar ere ikusteko aukera izango da kultur etxean.