Mendialdea Mankomunitateak biltzen eta kudeatzen ditu hondakinak Aranon eta Goizuetan, eta hainbat ekimen jarri ditu martxan konpostajea bultzatzeko. Besteak beste, aste honetan hitzaldi bat izango da Aranon, eta Konpost Eguna ospatuko da, Leitzan, larunbatean.
Konpostajeari buruzko hitzaldia, ostiralean
Mankomunitateak antolatutako ekimen horietako bat izango da ostiralean Aranon emango den hitzaldia. Arratsaldeko, 18:30etan izango da, udaletxeko Batzar Aretoan. Helburua da konpostajearen inguruko xehetasunak ematea.
Leitzara joateko autobusa, Goizuetatik abiatuta
Gaiarekin lotuta, Konpost Eguna antolatu da, bestalde, larunbatean, Leitzan.
Bertara joateko autobus zerbitzua jarriko du mankomunitateak, Goizuetatik abiatuta. Izena eman behar da, 948 51 04 44 telefonoan.