Bost hernaniar gaur, GRAVNI txapelketako finaletan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 3a, 02:00

Ezker paretan, Manzisidorrek jokatuko du finala, nagusi mailan. Trinketean, Goikoetxea eta Irazustabarrenak
22 urtez azpikoetan jokatuko dute, eta Huizik eta Arrietak jubenil mailakoa.

gravni Txapelketako finaletan Hernaniko izena fuerte entzungo da, gaur, Gasteizen jokatuko diren finaletan. Nesken pala txapelketetan, sei finaletatik hi­rutan hernaniarrak ariko dira. Bost hernaniar dira finalak jo­katuko dituztenak: Manzisidor, Goikoetxea, Irazustabarrena, Hui­zi eta Arrieta. Goizez eta arra­tsaldez jokatuko dira finalak, Astronomos trinketean eta Abe­txukoko frontoian, eta nabar­men­tzekoa izango da, baita ere, Gipuzkoako selekzioaren presen­tzia, sei finaletatik bostetan ari­ko baitira.

Astronomos trinketean, izarrik onenak, bi finaletan
Trinketeko finalak goizean jo­katuko dira, 10:00etatik aurrera, Astronomos trinketean. 22 urtez azpikoetan, Miren Goikoetxeak eta Amaia Irazustabarrenak  jokatuko dute, Iparralderen kon­tra. Jubeniletan ere bi hernaniar ariko dira, Maider Huizi eta Aria­ne Arrieta, Iparralderen kontra, horiek ere. Nagusietan ez da hernaniarrik: Gipuzkoak eta Nafarroak jokatuko dute finala.

Final latza arratsaldean, Arabaren kontra
Ezker paretako finaletan, Goiatz Manzisidorrek jokatuko du, Mai­der Mendizabal lagun duela, Ara­bako bikotearen kontra. Goi mai­lako bi bikotek neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 17:00e­ta­tik aurrera, Abetxukoko fron­toian. Jubeniletan Bizkaia eta Ara­­ba ariko dira, eta 22 urtez az­pi­koetan Araba eta Gipuzkoa.
Urtez urte, GRAVNI txapelke­tako maila igotzen ari da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!