«Oraindik ez dakigu Nafarroa aldatzeko zorian dagoen ala ez»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 7a, 02:00

Aritz Intxustak eta Patxi Zamorak hitzaldia emango dute gaur, 19:30etan Zumitza tabernan. Nafarroako egoera sozio-politikoa aztertuko dute.

Natzak antolatutako Inde­pen­dentziara bidezidorra hi­tzaldi zikloaren barruan, Zumitza tabernan hizketan ariko dira gaur 19:30etan Aritz Intxusta Garako kazetaria, eta Patxi Zamora KONTUZ plataformako bozeramailea, Zertan da aldaketa aukera? hitzaldi­an. Nafa­rroako egoera sozio-politikoa aztertuko dute, bien artean eta Patxi Gilekin batean ida­tzitako El Banquete. Expolio y desaparición de la CAN liburuaren harira.
Intxustaren esanetan, «li­bu­ruaren seigarren ediziora iritsi gara, esku batetik bestera zabaltzen ari baita; baita UPN bozkatzen dutenen artean ere. Bertan, Nafarroa az­ken hamarkadatan gobernatu duten politikari eta enpresaburuak erretratatu ditugu»

«Egoera ekonomiko oso zailean dago Nafarroa»
Nafarroako egoera ekonomikoaren azterketa egingo dute hiz­lariek gaurkoan, eta In­txusta kazetariak laburpen bat egin du aurretik.
«BEZa bil­tzeko sisteman 2012an egin­dako aldaketen ondorioz, Ogasunak ez du nahikoa diru biltzen, eta Gobernua tranpak egiten ari da. Ogasunean ten­tsio oso haundiak izan dira, eta bertako buru zenak dimisioa aurkeztu zuen. Ia aurretik eraman zuen Barcina bera ere. Baina Barcinak Cospe­da­lekin eta PPrekin dituen ha­rre­man onen ondorioz, Es­tatuak krisi politikoa gelditzea lortu zuen. Hala ere, egoera ekonomikoa lehen bezain txarra da, eta Nafarroako Kutxa (CAN) galdu izanak maniobratarako aukerarik gabe utzi du Gobernua».

«Egindakoa ordainarazi behar diete nafarrek»
Intxustak dio pozik daudela «gero eta jende gehiagok galdu duelako beldurra salaketa egin eta dakiena publikoki kontatzeko. Nafarrek egin dezaketena da ixilik ez gelditu, inpunitatearekin bukatu, eta hankaz gora bota sistema hau, familia gutxi batzuek herrialdea kontrolatzeko eraiki dutena».

«Herriak nola erantzungo duen, presioa nola egingo duen ez dakigu».


Hitzaldiaren izenburua ho­rregatik da galdera, Intxus­ta­ren esanetan. «Inork ardurarik eskatu gabe bizitzeko ba­liagarria izan da gutxi batzu­en­tzat betiko meha­txua, ba­da­toz euskaldunak!. Nafarro­ako kudeaketatik kanpo uzten badira abertzaleak, UPN-PSN tandemak du botere absolutua. Orain, dirurik ez dagoenean, itsu egon den herritar asko esnatu da. Baina oraindik ez dakigu Nafarroa alda­tzeko zorian dagoen ala ez; he­­rriak nola erantzungo du­en, presioa nola egingo duen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!