Azken eguna gaurkoa, larunbateko bazkarirako txartelak erosteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 6a, 02:00

Larunbatean Leitzan ospatuko da Goizueta-Arano, Areso eta Leitzako Eskolen Topaketa. Herria txandatuz, Guraso elkarteak urtero antola­tzen duen topaketa da hau, eta aurtengoa 15garrena izango da. Autobusa 10:15etan aterako da Goizuetatik. Bestalde, bazkaria egingo da egun horretan, eta gaurkoa da txartelak erosteko azken eguna. Ximonen eta Estankon daude salgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!