Hernaniko Udaleko funtzionario plantilan hutsik dagoen Administrazio Orokorreko Teknikari plaza betetzeko lehiaketa-oposizio irekia antolatu du Udalak, eta izen-ematea eta horretarako oinarriak argitaratu ditu www.hernani.net webgunean. Kontratazio eta Erosketen Teknikari izateko lanaldi osoko postu bakarra da lehiaketan aterako dena, baina azterketa egiten dutenekin lan-poltsa osatuko da.