Buruntzaldea mailan maiatzaren 10ean egingo den ekimen nazionalaren berri eman zuen Etxeratek asteburuan, Usurbilen. «Preso eta senideon eskubideen urraketa areagotzen duen sakabanaketaren aurkako» ekimena egingo da: Pilotakadaz Pilotakada. Egun horretan frontoiak betetzea izango da asmoa, Lasarte, Orio, Usurbil, Andoain, eta Hernanin.
Eskuz banaka eta binakako pala txapelketa
Hernanin, goizeko 09:00etan hasiko dira eskuz banakako eta binakako pala txapelketak. Izena eman daiteke Aker, Garin, Oindi, Rioja eta Zintzarri tabernetan; eta Ereñotzun, Irrintzi tabernan.
Bazkaritarako txartelak ostegun arte erosi daitezke, Garin, Txili, Zintzarri, Oindi eta Akerren; 15 eurotan helduek eta 5 eurotan umeek.
Finalak, 12:00etan jokatuko dira, eta 12:30etan, barrene herrikoia egingo da Tilosetan. Ondoren, 13:30etan manifestazioa aterako da Gudarien plazatik.
Bazkaria eta enkantea
Herri bazkaria 14:30etan egingo da; eguraldi onarekin, Tilosetan, eta bestela, Atsegindegin. Ensaladilla errusiarra, txipiroiak tintan, karrillerak, arroz-esnea, eta kafea eta kopak izango dira. Txartelak ostegun arte egongo dira salgai lehen aipatutako tabernetan: 15 euro helduek, eta 5 euro umeek.
Bazkalostean, enkantea egingo da, eta ordurako zerbait eman nahi duenak Aker tabernan utzi behar du.