Hernani Errotzen taldeak eta Nabarraldek antolatuta, hitzaldia emango du gaur Jose Luis Orella historiagileak, 19:30etan Hernaniko udaletxeko areto nagusian: Geohistoria de la Tenencia navarra de San Sebastian de Hernani. Bertan, Hernaniri buruzko lehenengo aipamen historikoa egiten duen 1014ko dokumentuaz hitz egingo da.
Faltsifikazioa, baina baliagarria
Dokumentu hori XII. mendeko faltsifikazio bat dela-eta, eztabaida sortu da bertan ematen diren datuen balioaren inguruan.
Orella Erdi Aroko historiako katedraduna da, eta bere ustez, dokumentu hori faltsifikazio bat izateak ez du esan nahi bertan ematen diren datuak baliorik ez dutenik.
Hain juxtu, Orellak defendatuko du idazten dela lehendik badauden gauzei buruz, eta beraz, Hernanik 1000 urte eta gehiago izan ditzakeela.