Euskal doinuak, munduko musikaren oinarri

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 6a, 02:00

Ostiral honetan, Demode Quartet laukotea berriro ere Hernanin ikusteko aukera izango da. Hernani’n Musik ekimenaren barruan, ema­nal­dia eskainiko dute, ilun­tzeko 20:00etan, Biterin. Sa­rrerak gelditzen dira orain­dik, Biterin, 7 eurotan.

Ahots-jokuz eta umorez osatutako narrazioa
Emanaldiak Epa! izena du. Euskal kantuekin osatu dute; aspaldikoak batzuk, eta orain­goak beste batzuk. Patxi Bar­cok, Kepa Errastiren laguntza­rekin prestatutako gidoi ba­ten hariari tiraka, munduko mu­sika molde ezberdinen bene­tako jatorria zein den argituko omen dute bertan.
Hau da, munduko mota guztietako musika hartuko dute (coun­trya, samba, Bo­llywood, pop mo­dernoa...), eta denen oi­narrian euskal musika dago­e­la frogatuko dute. Hori guztia, soinu-tresnek lagunduta.

Tartean, hernaniar bat
Joli Pascualenak, Iker Huitzik, David Roscok eta Mikel de la Fuentek osatzen dute taldea; az­ken hau, hernaniarra da, eta aho­tsa eta teklatua jartzen ditu. Gainontzekoek, ahotsak, esku­soi­­nua, gitarra, gitalelea...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!