Hernaniarren eskuak bat eginda, erabakitze eskubidearen alde

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 5a, 02:00

Txiki geratu zen Ave Maria parkea, giza katerako. Datorren hitzordua: ekainaren 1ean, Galarretan.

konpromisoa erakutsi zuten atzo Hernaniarrek. Aldarrika­pe­nerako eta festarako tartea jarri zuen Hernaniko Gure Es­ku Dago taldeak, Ave Maria parkean. Umeentzako jola­sak, Hernaniko talde eta el­karteen arteko herri kirol erron­ka, musika, mokadutxo bat egite­ko aukera... Ideologia eta sen­tsi­­bilitate ezber­di­ne­tako herri­ta­rrak elkartu ziren atzo, in­da­­rrak batu eta Eus­kal He­rri­ak erabakitze es­ku­bidea izan behar duela al­da­rri­katzeko.
Hernaniarren nahia zein den erakutsi zela azaldu zuten: «jende asko el­kar­tu ga­ra, nahi bera dugun he­rrita­rrak gaude hemen. Era­baki­tzeko eskubidea izan nahi du­gu: zer izan nahi dugun, nolako herria, nola ges­tio­na­tua... Giltza herria da, denon es­­ku dago. Ez dugu inoren men­de utziko, etor­kizuna guk hau­­tatu nahi du­gu». Giza ka­tea izan zen egu­neko eki­taldi na­gusia. Axeria eta buru­haun­dien atze­tik es­kutik heldu, eta giza katea egin zuten Ave Ma­rian. Txiki geratu zen par­kea, bi itzuli eman behar iza­te­rai­no. Bertso­la­riak, abes­ba­tzak, flash moba... ere izan ziren.

Datorren zita, Galarretan
Ekainaren 8ko giza katea  girotze aldera ekainaren 1ean jarri dute hurrengo  hi­tzor­dua. Goizeko 11:00etan hasiko da festa Galarretan: bertso­la­riak, erre­monte partiduak, jana eta edana... y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!