Bederatzi garaipen eta hamahiru porroteko emaitzarekin bukatu dute asteburua, Hernaniko pelotariek. Infantil mailan, garaipen garrantzitsuenak Salaberria eta Arizmendik, Rekondo eta Insaustik eta Blanco eta Zugastik lortu dituzte. Hiru bikoteek azken fasera sailkatzeko aukera dute oraindik. Seniorretan, San Sebastian eta Urkizuk ere azken fasera sailkatzeko aukerarekin jarraitzen dute. Porrotei dagokienean, Larburu eta Leiza, Macicior eta Gorrotxategi, eta Arizmendi eta Arizkorreta sailkatzeko aukera gabe geratu dira.