‘Hitzorduak’ ekimenean, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 5a

Lokarrik Hitzorduak ekimena antolatu du bihar Biterin, gatazkaren inguruan hitz egiteko. Helburua da joera politiko eta alderdi sozial ezberdinetako jendea biltzea, iritziak trukatu, hausnartu eta elkarri entzuteko. Hizlaria Julen Mendoza izango da, Errenteria­ko alkatea. Parte hartzeko 948 22 71 22 telefonora deitu be­har da eta galderei erantzun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!