Hernaniko gazteak Gipuzkoako eskolarteko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 4a, 02:00

Hernani Errugbi eskolako jokalari gazteak, 14 urtez azpiko infantilak, Gipuzkoako eskolarteko txapeldun dira. Bera Beraren kontrako partiduaren faltan, hernaniarrak erraz gailendu ziren Beltzak taldearen kontra, eta garaipen horri esker txapelketa irabazia dute. Gipuzkoako onenak izaki, Euskadiko jokoetan parte hartzeko pasea lortu dute, eta Araba eta Bizkaiako bi txapeldunen kontra lehiatuko dira orain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!