abesbatza bat baino gehiago, lagun talde bat da Ozenki; familia giroan entsaiatu eta lan egiten duten taldea. Hori da, dudarik gabe, hogei urte elkarrekin egitearen sekretua. Imanol Kamio izan dute zuzendari bide honetan, eta etorkizunean ere, elkarrekin lanean segitzeko indarrez eta ilusioz direla erakutsi zuten atzo. Hogei urte ez direla egunero betetzen eta, ospakizunerako eguna izan zen atzokoa. Eta zer hobeto, kontzertu eder bat baino. Milagrosako kapera bete zuten, ahots ederrez eta publikoz. Bederatzi kanta abestu zituzten, Getariako abesbatzarekin batera. Beste hogei urteren hasira izan zen atzokoa.