Alex Ugalde arrantzale hernaniarrak aurreneko urtea du Absolutu mailan, eta gaztea izan arren, etorkizun oparoa duela erakusten ari da proba ezberdinetan. Joan den igandean Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen, izokinak euli-arrantzako kainaberarekin arrantzatzeko modalitatean. Txapelketako gazteena izan arren, bikain aritu zen hernaniarra eta bederatzigarren postuan bukatu zuen, Euskadiko Txapelketarako sailkapena lortuz. Datorren asteburuan Asturiasen izango da, Espainiako Txapelketan.