Vigoren kontra galdu arren, gustura denboraldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 4a, 02:00

Ligako azken partiduan Vigo izan zen nagusi: 41-26.

garaipenarekin bukatu eta liga borobiltzea zen atzo, tri­koloreen nahia. Vigoren kon­tra jokatu zuten den­bo­raldiko azkeneko partidua, ga­liziarren zelaian, eta etxe­koak izan ziren jaun eta jabe partidu osoan. Bi taldeek ez zuten ezer jokoan, eta dibertsiorako tartea izan zen atzokoa. Vigok 3 entsaio egin zituen au­rre­neko zatian; eta hernanik bakarra, Otaegiren eskutik. Bigarren zatia pare­katuagoa joan zen, hiruna entsaiorekin. Etxeberria eta Mujikak egin zi­tuzten tri­koloreeen au­rre­ne­ko biak, eta hirugarren zigor entsaioa izan zen. Emaitza: 41-26.

Harrobiko jokalariei, aukera
Trantsizio urtea izan da aur­tengoa Hernanirentzat, joka­lari gazte asko aritu dira talde na­gusiarekin. Segur­tasuna eta konfiantza hartzeko urtea izan da. Azken mi­nutura arte borro­katu beha­rrik gabe lortu dute trikoloreek aurten salbazioa, eta horrek kanpora begira ere, itxura ona ematen du. Atzoko partiduan denboraldian zehar minutu gutxi izan dituzten jokalarien txanda izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!