Goiz Eguzkiko kideek Kantabriara irteera antolatu dute larunbatetik igandera. San Vicente de la Barquera, Santillana del Mar, Ampuero eta Limpias herrietan barrena ibiliko dira, besteak beste. Parte hartu nahi zuten bazkideek izena eman behar zuten aldez aurretik. Plazen zozketa bihar arratsaldean egingo dute, Goiz Eguzkiko egoitzan.