Zazpi puntu aztergai, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 4a, 02:00

Hirigintza Batzordea deitu dute bihar Udaleko 4garren solairuan, arratsaldeko 18:30etan. Zazpi puntu aztertuko dituzte, tartean: Oriobetan Depositoko Adarretik Sagastiyara edateko ura eramango duen proiektua behin betiko onartzea; eta Galarretako frontoian taberna-jatetxe jarduera jartzeko lizentzia eskaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!