Hitz egiteko garaia da, entzutekoa, parte hartzekoa da ‘Hitzorduak’ ekimenaren lema. Lokarrik, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak, ‘Hitzorduak’ ekimena antolatu du Hernanin etzi. Helburua da, pertsona ezberdinak biltzea, joera politiko eta alderdi sozial ezberdinetako kide diren herritarrak elkartzea. Gaiaren inguruan esperientzia eta ezagutza duen pertsona batek gidatuko du topaketa, eta eztabaidara gerturatzen eta zalantzak argitzen lagunduko du. Ekimena iritzia trukatzeko lekua izatea nahi du Lokarrik, hausnarketakoa eta elkarri entzutekoa.
Errenteriako ‘Eraikiz’ ekimenaren harira
Topaketa Errenterian egin zen ‘Eraikiz. Azalpena eta balorazioa’ ekimenaren harira antolatu dute. Julen Mendoza, Errenteriako Alkateak parte hartu zuen topaketa hartan, eta etzi Biterin izango da.
Izena eman behar da
Topaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, konfiantza eta segurtasun giroan egin nahi baita; gehienez 30 lagun elkartuko dira. Horretarako 948 22 71 22 telefonora deitu behar da eta bertan eskatzen diren galderei erantzun. Ekimena Biterin egingo dute, etzi, 19:00etan.