Bazkarirako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 4a, 02:00

Elkartasun Eguna ospatuko dute datorren igandean, hilak 10, Hernanin. Beste hainbat ekintzen artean bazkaria izango da, ona
egiten badu Tilosetan eta bestela Atsegindegin. Menua da: entsaladilla errusiarra, txipiroiak tintan, karrillerak, arroz esnea, kafea eta kopak. Bazkarira joan nahi dutenek txartelak erosi behar dituzte aldez aurretik. Salgai daude Garin, Txili, Aker, Onddi eta Zintzarrin. Pre­zioa: 15 euro helduentzat eta 5 euro umeentzat. Bestalde, arra­tsal­dean enkantea egingo dute, eta zerbait eman nahi due­nak Akerren utzi behar du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!