Hitzaldia, sagardo dastaketa eta bi irteera, maiatzean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 4a, 02:00

Portuko auzo-elkarteak udaberriko ekintza kulturalen egitaraua osatu du. Hasteko, hitzaldia izango da ostiralean, Iñaki Sanzekin.

Portu auzo elkarteak udabe­rri­ko ekintza kulturalen pro­grama osatu du maiatzerako. Lehengo asteburuan lokala garbitu eta txukundu zuten, hain zuzen, datozen ekintza hauetarako prest egoteko. Ekintza horietako batzuetan izena eman behar da aurretik, Pedro Mari tabernan.

Hitzaldia ostiralean, Iñaki Sanzen eskutik
Hasteko, datorren ostiralean hitzaldia emango du, auzo-elkarteko lokalean bertan, Iñaki Sanz Azkue Aranzadiko biologoak. Gaia izango da Portuko umeak eta natura. Nolako auzoa nahi duzu zure seme-alabentzat? Arratsal­de­ko 19:00etan hasiko da.

Irteerak, Lantziegora eta Añarbeko urtegira
Egun-pasak ere antolatu di­tuz­ten hil honetarako, eta ho­rietan parte hartzeko izena eman beharko da Pedro Mari tabernan jarritako zerrendan.
Batetik, maiatzaren 10ean Lantziegora irteera antolatu da, bertako De Luis R. bodega bisitatzeko. Elkartetik jakina­razi dutenez, irteera honetan parte hartzeko lekuak  beteta daude dagoeneko.

Lantziegora joateko tokiak bete dira, dagoeneko.

Bigarren irteera bat ere antolatu dute maiatzaren 24rako, Añarbeko urtegira. Duela gutxi jarri dituzte ka­marak urtegian, edonork bere etxetik eta momentu erre­a­lean urtegiko ateak nola dauden ikusteko, eta urteg­ia­ren beraren egoera zein den ezagutzeko. Honen harira, bi­zi­lagu­nentzako bisita gidatuak antolatzen ari dira.  Goi­zeko 09:00etan aterako di­ra Plaza­tik, eta Añarbe ikusi ondoren, Goizuetan bazkal­duko dute. Umeek 8 euro ordaindu be­harko dituzte, eta helduek, 10.

Sagardo-dastaketa komentatua, hilaren 16an
Maiatzaren 16an sagardo-dastaketa komentatua egingo da, arratsaldeko 19:30etan. Bertan parte hartu dezakeen jende kopurua ere mugatua da, eta beraz, lehenbailehen izena ematea komeni da.

 

  • Maiatzak 9: Hitzaldia, 19:00etan Portuko Auzo Elkartean.
  • Maiatzak 10: Lantziegoko De Luis R. bodegara bisita.
  • Maiatzak 16: Sagardo-dastaketa komentatua, 19:30etan Portuko Auzo Elkartean.
  • Maiatzak 24: Añarbeko urtegira bisita eta Goizuetan bazkaria, 09:00etan Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!