Bertso eskolak bukatu du ‘Hernani Bertsotan’ proiektua

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 4a, 02:00

Bertso liburuarekin bukatu du proiektua Hernaniko bertso eskolak, eta lau hanketako azkena aurkeztu zuen Estitxu Eizagirre Kerejetak igandean.

Hernaniko bertso eskolak bukatu du Hernani Bertsotan ikerketa proiektu mardula. DVDa, web orrialdea, unitate didaktikoak, eta bertso libu­rua. Bertsoaren historia eta oraina ikertu, bildu eta za­baltzea izan da proiektuaren hel­burua, eta sei urtetik go­rako lana izan da.
Joan den igandean Estitxu Eizagirre Kerejetak bertsoza­leen aurrean erakutsi zuen berak idatzitako liburua. 50 elkarrizketetan oinarritutako liburua, Auspoako 15 liburu, eta Bertsozale Elkarteko datu basean oinarritua, eta dena lehenengo pertsonan konta­tua. Hori da, hain zuzen, liburuaren ezaugarrietako bat, elkarrizketatuek kontatzen dutela historia, eta narratzaile batek. Eizagirrek egin duena da, «pieza bakoitza puzzlean dagokion lekuan jarri».

‘Bertsoaren haria Hernanin’, lau hanketan azkena
Hernani Bertsotan proiektuak lau egi­tasmo zituen: Hernani Bertso­tan DVD bikoitza, 2010­ean ar­gitaratua 32 elkarriz­ke­ta­re­kin (Jexux Mari Irazuk eta Unai Agirrek eginak); web­gunea, egina dagoena eta orain eli­katuko dutena; ikastetxee­ta­ra­ko unitate didaktikoak; eta Ber­tsoaren haria Hernanin li­bu­­rua, igandean aurkeztua. Proiektuak Hernaniko Udala­ren laguntza izan du.
Liburua salgai, 25 euroan: Hernaniko Leokadisti eta Elkar liburudendetan, Hernaniko Dobera Euskara Elkartean, Hernaniko bertso eskolan, eta  Argia.com-en ere bai.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!