Matea Joxepa Zubeldia Elizegi bertsolaria ez da oso ezaguna Hernanin, baina baztangaren istiluak bai, badira ezagunak, eta neurri batean, bertsotan bilduta geratu zirelako dira ezagunak.
Baztangaren bertsoak ere Tilosetan mahaira igota kantatu omen zituen, herri bazkari batean.
Hain zuzen ere, Joxepa Zubeldiak idatzi zituen bertso haiek: Bertso berrik, andre batek jarrik, Ernaniko berrik, oso argigarrik. Zubeldia kasta izugarriko emakumea zen. Ibarluzen jaio zen, 1867an, eta Txirritaren garaiko bertsolaria dugu, asko idatzi eta kantatzen zuena, baina emakumea izaki, ixilik pasa da orain artean. Garai hartan ez omen zen ondo ikusia emakumea bertsotan aritzea, baina berak kantatu egiten omen zuen, Kale Nagusiko balkoitik. Denda ere hortxe zeukan Zubeldiak, Barbasenea deitzen ziotena. Baztangaren bertsoak ere Tilosetan mahai gainera igota jende aurrean kantatu omen zituen, herri bazkari batean.
Gerora, bera hil zenean, alabek, lotsagatik bota egin omen zituzten hark idatzitakoak. Gaur egun, bilobek oraindik gordetzen dute Zubeldiak idazteko erabiltzen zuen mahaia, eta hantxe jarria omen daukate bertso liburua ere.