Galtzaur jubilatu elkartetik jakinarazi dutenez, urteko kuota ordaintzeko epea, maiatzaren azken astean bukatuko da. Beraz, kontuan izan beharko dute bazkideek.
Paseoa eta gero, hamaiketakoa
Urtero bezala, Martutenera martxa antolatu du Galtzaurrek. Maiatzaren 17an izango da. Goizeko 09:30etan abiatuko dira egoitzatik eta Martutenera joan-etorria egingo dute. Ordu beteko buelta izango da, gutxi gorabehera. Ondoren, hamaiketako ederra egingo dute.
Apuntatu egin behar da
Martxan eta hamaiketakoan parte hartu nahi duten guztiek apuntatu egin behar dute, irteera baino lau egun lehenago, gutxienez. Guztia ondo antolatzeko beharrezkoa dela azaldu dute. Lista datorren astean jarriko dute.