Bai Euskal Herriari elkarteak erakusketa antolatu du eta ikusgai egongo da astelehenetik. Elkar ezagutzetik, elkar aitortzera izena du erakusketak eta helburua da mapetan aurkitu ezin dena agerian uztea. Astean zehar kultur etxean egongo da ikusteko aukera (09:00-13:00/15:00-20:00) eta larunbatean Joseba Barandiaran plazan jarriko dute.