Trintxerperen aurka, berdinketa

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 3a, 02:00

Mundarrok 0-0 berdindu zuen ostegunean Trintxerperen aurka. Joko aldetik, astigartarrak hobeto ibili ziren aurreneko zatian, baina bigarrengoan aurkariak nagusitu ziren. Trintxerpearrek mailari eusteko irabazi beharra zeukaten eta hori nabaritu zen azken minutuetan. Aukera eder bat ere izan zuten hiru puntuak lortzeko, baina azkenean hutsean bukatu zen partidua. Liga bukatzeko, partidu bakarra geratzen da eta Mundarrok etxean jokatuko du azken partidu hori. Munibe izango du aurrez aurre. Moreek ez dute dagoeneko ezer jokoan, baina ligari bukaera ona ematen ahaleginduko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!