Urteko Batzar Orokorra egingo dute asteartean, 20:30etan, Musika Eskolan. Erabaki garrantzitsuak hartuko direla eta, azaltzeko dei egin dute. Bertan, beharrezkoak ikusten diren aldaketak erabakiko dituzte izen emate, taldeak osatzeko modu eta ordutegi banaketen sistemetan.