Ibilaldi praktikoa antolatu dute datorren larunbatean, anfibio eta narrastiak ezagutzeko. Epeleko Zapadiko putzura eta Intsusadiko putzura joango dira. Ion Garin eta Iñaki Sanz-Azkue Aranzadiko kideek emango dituzte azalpenak.
Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Ereñotzuko frontoian. Bertatik abiatuko dira. Jakinarazi dutenez, bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du.
Ziraba proiektuaren barruan antolatu dute goiz pasako ibilaldi hau, eta baita ere, Donostiako Ura, ibaiak eta herriak erakusketaren inguruan egin duten egitarauan.