Urtero bezala, Mus Txapelketa antolatu du Ur Mia elkarteak eta gaur jokatuko da finala. Anjel-Pepe eta Borda-Iñaki lehiatuko dira txapelaren bila. Hirugarren eta laugarren postuak ere jokatuko dira. Mikel-Xabi eta Iraitz-Iñaxio izango dira aurrez aurre. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da musa eta ondoren, 20:30etan, urteroko afaria.
Mus Txapelketa apirileko bigarren astean hasi zen eta 16 bikote izan dira lehian.
Junta aldaketa
Bestalde, gaurtik aurrera, elkarteko junta aldatuko da, datozen bi urteetarako.