Aurten ere, kros herrikoia antolatu dute Goizuetan. Maiatzaren 25ean izanen da, igandez. Goizueta herria inguratzen duen 3 kilometroko zirkuito bat da. Herriko plazatik abiatzen da eta bertan bukatzen da. Ibilbidea osatzeko, 3 buelta eman beharko zaizkio zirkuitoari. Zirkuitoaren erdia errepidetik doa eta beste erdia mendiko xenda batzuetatik. Goizeko 11:00etan hasiko da lasterketa eta 16 urtetik gorakoek izanen dute parte hartzeko aukera. Aurretik, 10:30etan, 11-15 urte bitarteko neska-mutilen txanda izanen da, 800 metroko ibilbidean.
Lasterketan parte hartu nahi dutenentzat, izen ematea zabalik dago www.kirolprobak.com helbidean. Prezioa: 10 euro; 8 euro goizuetarrek. Egunean bertan ere izanen da aukera, 15 euroan. Zubimuxu aterpetxeko eskaintza ere badago: afaria, gaua, gosaria eta izen ematea, 40 euroan.
Sari ederrak izanen dira aurreneko hiru gizon-emakumeentzat eta herrikoentzat. Baita zozketak ere.