«EZ daukat asmorik beste reallyti batera joateko, baina agian haizeak joko dit, eta auskalo!», dio Amaia Puertasek.
Nolatan hasi zinen saio hauetan parte hartzen?
Basetxea saioa, ETB 1ekoa izan zen lehenengo reallitya, 2005ean. Date el bote saioan izan nintzen, eta Conquiseko lehenengo edizioko castingerako deitu zidaten, baina ez ninduten hartu. Gero, 2005ean Basetxea saiotik deitu zidaten. Orduko hortan sartu nintzen, eta gustoa hartu nion! Nahiz eta gogorra izan, bizitzen duzuna ikaragarria da eta gauza asko ikasi ditut.
Zein izan da 4etan bereziena?
2008an berriro ere Basetxean izan nintzen, eta 2011n, Antena 3ko El Barcon. Azken hau izan zen bereziena, irabazi egin bainuen. Zure ametsa betetzea zen saria, eta nik lortu nuen, gurasoen etxetik atera eta independizatzea! Gainera, oso oso trabesia polita egin genuen: Mallorca-Menorca-Sardinia-Sizilia. Baina egun batzuetan ez genuen ezer ikusten, eta zerumugari begira egoten nintzen.
Eta gogorrena?
Konbibentzia da beti zailena, guztietan. Eta inportanteena, burua. Dena ez da besoa. Fisikoki ondo egon behar duzu, baina bururik ez badago... Bizi izan ditudan 4 reallityen artean zailena Conquisekoa izan da. Iguazun eta Patagonian egotea izugarria izan da, baina bizitakoa, oso gogorra: klimatologia, oihan itxi batean egotea, bertako moskito eta animalia arriskutsuak... Probak ere gogorrak dira ahul zaudelako, ze egia da egunean sardina bat edo sardina eta erdi besterik ez dugula jaten! Sartzean baino 10 kg gutxiago ditut orain.
Estrategia ez zaizu ondo atera...
Ni ez banintzen, emakume batek irabaztea nahi nuen. Azken 9 urtetan bakarra izan da. Hasieratik hitz egin genuen horretaz, baina momentua iristean... Denak batera egon behar genuen. Baina nik nere printzipioak aurrera eraman ditut, ez dut paktorik hautsi, eta ondo ikusi dut nere burua, koherente.
Eta kapitainekin zer moduz?
Korta eta Juanitorekin egoteaz oso harro nago; ez nituzke ezergatik aldatuko. Baina David Secok oso lan ona egin du.