Udaberri festa bihar, erabakitze eskubidearen alde

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 3a, 02:00

erabakitze eskubidearen alde ahalik eta herritar gehien bil­tzea da Hernaniko Gure Esku da­go taldearen nahia. Udaberri festa antolatu dute bihar, Ave Marian. Goizeko 11:00etan hasiko dira martxan parkean zehar jarri dituzten zazpi guneak: txosna eta oholtza nagusia, artea, musika, dan­tza, umeak, abentura eta gune nagusia. Besteak beste, an­tolatu dituzte: eskulanak, xa­kea, ur txirristra, elkarteen art­eko herri kirol erronka...
Eguneko ekitaldi nagusiak 12:30etatik 13:00etara dira: ekai­naren 8ko giza katea en­tsaiatu, taldeko argazkia atera, flash moba grabatu, zozketak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!