Asteburu bereziak dira datozenak Hernaniko familia askorentzat: 78 neska-mutilek jaunartzea egingo dute. Egun haundirako gertukoen sentitzen duten eliza aukera dute.
Gaur San Joan Bataiatzailea parrokian izango dira jaunartzeak. Eguerdiko 12:00etan 57 neska-mutilek egingo dute; eta iluntzeko 19:00etan 4k. Gainontzeko elizetan datorren astean izango dira. Larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Floridako San Jose Langilea elizan hartuko dute jauna 14 neska-mutilek. Igandean, Ereñotzuko San Antonio elizan izango da ospakizuna; 3k egingo dute komunioa.
Jaunartzea egingo dutenek 3 urtez jaso dute katekesia: aurreneko urtean etxean, eta beste bietan gainontzeko umeekin. Gurasoak izaten dira katekistak.