Zubiz bestaldera dagoen Txino auzoko festak atzo hasi ziren. Bertso saioa izan zen Zubi-Ondo tabernan, Julio Soto eta Xabier Legarreta bertsolariekin, eta baita, Mus Txapelketa ere.
Gaur, egun osoko festa izanen da, borobiltzeko. Goizean, dantzariak hasiko dira auzoko festak girotzen eta 12:00etan txupinazoa izanen da, trikitilariekin. Dragoia ere aterako da, giroa alaitzera.
Ondoren, Txinoko auzotarrak eta herritarrak aurrez aurre jarriko dira, Oka jolas erraldoia jokatuko baita. Eguna luzea denez, indarrak hartzeko, herri bazkaria izanen da goiko frontoiean (txartelak aurrez erosi behar ziren). Arratsaldeari umore ikutua jartzeko, bakarrizketa eginen du Ikatzolako Edurnek eta ondoren, trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz. Gauen, kontzertuak izanen dira Bajeran, Kalera eta El adhesivo taldeekin.
EGITARAUA
Gaur
11:30 Dantzariak.
12:00 Txupinazoa trikitilariekin eta dragoia.
Ondoren, Oka erraldoia (herria vs. Txino auzoa).
14:30 Bazkaria goiko frontoian.
18:00 Ikatzolako Edurneren Bakarrizketa.
Ondoren, trikitilariak.
00:00 Kontzertuak bajeran:
Kalera + El Adhesivo.