‘Hitzorduak’ ekimenean parte hartzeko, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 3a, 02:00

Lokarrik Hitzordua ekimena antolatu du datorren asteartean. Hel­burua da pertsona ezberdinak bil­­tzea, joe­ra politiko eta alderdi sozial ezberdinetako jendea. Foro Sozialak go­men­datutako gaiei buruz konfian­tzan hitz egitea da asmoa, eta gogoeta egitea. Gaia­ren inguruan esperientzia eta eza­gutza duen per­tsona bat izango da bertan, eztabaidara gerturatu eta zalantzak argitzeko. Hizlaria Julen Mendoza izango da. Ge­hienez 30 pertsonako topaketa izango da. Maiatzaren 6an izango da, Biterin, 19:00etan joan nahi dutenek 948 22 71 22 deitu be­har dute eta galdetegia bete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!