Bertso saioa eta mus txapelketa gaur, Txino auzoko festetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 2a, 12:30


Goizuetako Txino auzoan festetan dira gaur eta bihar. Iluntzeko 20:00etan hasiko dira gaur festak, Julio Soto eta Xabier Legarretak Zubiondo tabernan eskainiko duten bertso saioarekin. Leku berean, 22:30etan, mus txapelketa antolatu dute. Jokoan, arkumea irabazlearentzat eta bi txuleta eta txakolina bigarrenarentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!