Sona haundia duen GRAVNI Txapelketako finala jokatuko dute gaur Xabier Barandiaran eta Oier Gurutzealde astigartarrek, trinketean, Sub22 mailan. Mundarro taldeko bi pelotariek Bizkaiko bikotea izango dute aurrez aurre. Ligan irabaziak dira bizkaitarrei eta gaur ere bide bera jarraitzen ahaleginduko dira. Gasteizko Astronomos trinketean jokatuko da. 17:00etatik aurrera, bigarren partidua izango da.