«Plazer bat izan da 20 urtean hainbeste jende jator eta umilekin lan egitea»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 3a, 12:12

Ez dira 20 urte egunero betetzen, eta horrelako oka­sio berezia ospatzeko, kon­tzertu berezia prestatu du gaurko Ozenki abesbatzak.
Emanaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Mi­lagrosan, eta Ozenki abes­batzaz gain, bertan hartuko dute parte, baita ere, Getariko Musika Bandak eta Ziku­ñagako danbor eta barrilek.

«Desiatzen egoten naiz beraiek etortzeko»
20 urte betetzen ditu aurten Ozenki abesbatzak, eta 20 urte daramazki, hain zu­zen, Imanol Kamiok abes­batza hau zuzentzen.
«94an sortu zen. Umeen abesbatza banuen lehendik, baina helduen ahotsekin beste bat egiteko ideiarekin nen­goen, desberdina baita. Hasi­eran, lagun batzuei ko­men­tatu nien, eta tartean ikasle batzuk sartu nituen. Ere­ñotzun hasi ginen entse­atzen, 50 bat pertsona. He­rriko jendea ere bazen: Ara­nokoak, Goizuetako 2 ahiz­pa, Igeldo­koak. Eta bereziki aipatu nahi ditut Mari Car­men Santa Kruz eta Maite Zabala. Haiek 20 urte dara­mazkite nerekin; biga­rren ma­trimonio mo­du­ko bat da gurea! Egia esan, eskerrak jende askori eman beharko dizkiogu gaur. Plazer bat izan da 20 urtean zein jende jator eta umila izan du­dan».
Beste 20 urtean ere jarraituko lukeela dio Ka­miok. «Jende hau daukaten bitartean, bi emakume ho­riek eta, jarraituko dut. De­sia­tzen egoten naiz beraiek etortzeko. Orain 3-4 urte izan nuen horrelako krisi bat. Nahi nuen beste koxka bat igo. Baina jende batek esan zidan horra igo­tzekotan utzi egingo zutela. Eta ez zuen merezi jendea kan­poan geratzea horre­gatik. Profe­sional bezala ge­hiago nahi duzu, baina ez du merezi. Hauek %100 ematen dute, eta oso pozik nago. Gainera, askorentzat terapia modukoa da hau, bal­tsamo bat».

«Jende hau daukadan bitartean jarraituko dut; bereziki, Mari Carmen Santa Kruzek eta Maite Zabalak jarraitzen duten bitartean»

«Amaia-Aimar Elosegi Ansari eskainitako kantu bat estreinatuko dugu, oso polita, neska brasildar batek egindako prologo eta guzti»

Lau obra berri, gaur
«Gurea ez da abesbatza pro­fesionala. Sakro aldetik eta, egin ditugu gauzak, baina jen­deari gehiago gustatzen zaigu folklorea, eta egiten dugu gustatzen zaiguna, ez oso teknikoa».
Gaurkoan, 9 pieza entzun ahal izango dira, horietatik 4 estreinaldiak. Lehenengo Ge­ta­riko Bandak joko du. «Zu­zen­daria laguna da eta berak proposatu zidan truke mo­duko bat egitea. Gu hurrengo urtean joango gara hara». Estreinatuko duten lehenen­go kanta berriz, Amaia-Ai­mar Elosegi Ansari eskaini­takoa izango da. «Oso be­re­zia izango da. Sebastian Mar­tinezek, La Oreja de Van Gogh taldeko kantariaren ai­tak, Amaia-Aimarren lagun ba­ten bidez istorioa ezagutu eta txundituta geratu zen, eta letra egin zuen. Nik mu­sika jarri nion. Gero, La Oreja de Van Gogheko abeslariaren jarraitzaile brasildar bat, Ana, berarekin harrema­ne­tan jarri zen. Oso sensiblea da eta prologo bat egin dio kantuari, oso polita».
Estreinatuko dituzte bai­ta ere Gure Aita, Lizartzako lagun batek egina, Barbero de Sevillaren Overture eta Zikuñagako danborrada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!