Patinetan ondo moldatzeaz gain, zortea lagun izateak ere, bazuen garrantzia herenegun. Ipurdikoak, kandadua irekitzeko arazoak, galderei erantzun beharra... Pavo rangers taldea moldatu zen ondoen, Olinpiadetako bigarren egunean. Orain indarrak batu eta hirugarren proba egunerako antolatzen ari dira taldeak: maiatzaren 8an, kuadriagak. Sailkapena eta argazkiak ikusteko: www.hernanikogazteasanblada.com.