Ondo merezitako ospakizun eguna zuten atzo, Goiz Eguzkiko bazkideek. Meza entzutera gerturatu ziren asko egunaren hasieran; abesbatzak ere hartu zuen parte. Ondoren, udaberriko jokoetako sariak banatu zituzten. Kaleko jokoetan, Vicenta Lopez eta Jose Maria Arana izan ziren onenak; atzetik Sara Merino eta Jose M. Iglesias; eta Tomasa Escarmena eta Jesus Brillo. Musean Jose Mari Arenalek eta David Inclanek irabazi
zuten; tutean Sabino Mateos eta Gabriel Asensiok; punttuan Lucas Yuste eta Florian Marinek; eta eskoban Ramon Ormaetxea eta Martina Iriartek. Festa eguna, luntx eder baten bueltan bukatu zuten