Hogei urte elkarrekin abesten pasatzea bada zerbait, eta Ozenki abesbatzak ospatu egin nahi du. Kontzertu berezia antolatu dute bihar Milagrosan, Getariko bandarekin batera. Emanaldia 19:30etan hasiko da, Getariko bandak joko duen Euskal dantza abestiarekin. Ozeki abesbatzak kantatuko du segidan, Imanol Kamio zuzendari dutela:
A tu lado, Amaia Aimar, Gure aita eta Barbero de Sevilla Overture.
Eta kontzertuari merezi duen despedida emateko, elkarrekin jo eta abestuko dute banda eta abesbatzak. Abestiak izango dira: Rapsodia vasca, Yesterday, Gerekarena eta Zikuñagako danborrada.