Bertso saioa eta musa, ostiralean, egun osoko festaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 26a, 02:00

Ohiturari segituz, maiatzeko lehenbiziko asteburuan, zubiz bestaldera dagoen Txino auzoko festak izanen dira Goizue­tan. Ostiral iluntzean hasiko dira ber­tso saio eta Mus Txapelke­ta­rekin. Larunbatean, berriz, egun osoko festa izanen da: Umore Ona dantza taldearen emanaldia, txupinazoa, dragoia, Oka jolas erraldoia, herri bazkaria...
Bazkariko txartelak salgai daude Amaia kafetegian.

EGITARAUA
Maiatzak 2, ostirala
20:00 Bertso saioa Zubi-Ondo tabernan: Julio Soto eta Xabier Legarreta.
22:30 Mus Txapelketa Zubi-Ondo tabernan. 1go saria, arkumea; eta 2garrena, txuleta eta txakolina.

Maiatzak 3, larunbata
11:30 Dantzariak.
12:00 Txupinazoa trikitilariekin eta dragoia.
Ondoren, Oka erraldoia (herria vs. Txino auzoa).
14:30 Bazkaria (txartelak, Amaian. Langileek 18 €, langabetuek 15 €).
18:00 Ikatzolako Edurneren Bakarrizketa.
Ondoren, trikitilariak.
00:00 Kontzertuak bajeran:
Kalera + El Adhesivo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!