Baietz inguratu. Gure eskuak behar ditugu, gure esku dago lemapean, Udaberri Festa antolatu du igandean Hernaniko Gure Esku Dago taldeak. 11:00-12:30ak bitartean jarriko dira guneak martxan: artea, musika, dantza, umeak eta abentura izango dira nagusi, gune nagusiaz aparte. Ekitaldi nagusia 12:30-13:00 bitartean izango da: giza katea, argazkia, Eskuetan flash moba, zozketa eta festaren amaiera antolatu dituzte.