Garbiketa indartzea onartu du Udalak asteburu eta festetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 1a, 02:00

Hamalau puntu bozkatu eta onartu zituen asteartean Uda­lean izan zen Plenoak. Ho­rie­tako asko, tramite eta jakinarazpenak izan ziren. Horiez gain onartu zituzten: Berdin­ta­sun Plana luzatzea; Udaleko plantilan aldaketak egitea; eta Finantzen Euskal Kontsei­lua­ren mozioa. Gal­de­ra eta es­ka­rietarako tartea ere izan zen, eta bertan hitz egin zen au­tobus zerbitzuen bilerei bu­ruz, txotx denboraldiari bu­ruz, FCC­rekin kontratua luza­tzea­ren inguruan eta lanerako en­­­pre­sa taldeak sortzeari buruz.

Berdintasun Plana, 2015era arte
2010 urtean II. Berdintasun Plana onartu zuen Udalak, eta helburua zen, bertan bildutakoak 2013rako garatzea. Epe horren barruan plana erabat bete ez denez, Plenoak 2015a arte luzatzea onartu zuen, Bildu eta PSE-EEren aldeko botuekin; EAJ abstenitu egin zen. Baita ere onartu zen, Plana moldatzea; bertako zenbait atal kendu ziren, eta gizontasunaren inguruko lanketa gehitu zen.

Helburua, leihatila bakarra
Udaleko plantila eta lanpostuen azterketa egiten ari da Udala azken hilabeteetan. Bestalde, harrera leihatila bakarra jartzeko asmoa ere badu, herritarrenganako zer­bitzua hobetze aldera. Ald­a­keta horiek medio, erabaki da Hez­ku­n­tza sailean zegoen idaz­kari postua lekuz alda­tzea; hala, leihatila bakarreko postua kubritzeko. Plenoak aho batez onartu zuen.

Udalak lau zatitan itzuliko du Diputazioarekin duen zorra

Mozioa, onartuta
Plenoak Finantzen eta Euskal Kontseiluaren mozioa onartu zuen, Bildu eta EAJren aldeko botuekin; PSE-EE abstenitu egin zen. Mozioak 2014ko otsai­laren 13an izandako bileran har­tutako erabakien berri ema­ten du, besteak beste. Eus­ko Jaur­la­ri­tz­ako ordezkariak bildu ziren Araba,  Gi­puzkoa eta Bizkaiako Foru Aldundiekin. Hartutako erabakien artean dago, besteak beste, Eusko Jaur­laritzak 10 milioi euroko ez-ohiko ekarpena egitea Araba eta Gipuz­koa­ko Foru Aldundiei; aurrenekoari 2,2 eta bigarrenari 7,8 miloi euro. Bestalde, onartu zen Gi­puz­koako Foru Aldun­diak 2013­an udalak finantziatzeko eman­dako dirua nola itzuli. Udalek eta Eudelek 5,59 milioi euro itzuli behar dizkiote Diputa­zioari. Erabaki zen itzulketa 2014an egitea, baina 4 epetan.

Hori horrela, Plenoak mo­zioaren hurrengo hiru puntuak onartu zituen: 1-Ple­noak adierazten du Finantzen Euskal Kontseiluak 2014ko otsailean erabakitakoa babesten duela, eta horrekin ados dagoela, irtenbide horrek udalen interesa asebetetzen dutelako. 2- Gainera, ondo balora­tzen ditu Diputazioko arduradunek urri eta otsaileko bileren berri ematea eta zuzeneko komunikazioa izatea. 3- Az­ke­nik, adostasuna ematen dio alkatea eta udalekin izandako bileretan aurkeztutako itzulketa formulari; izan ere, Uda­lek hiru hilean behin itzuli ahal izango dute zor dutena.

Udalak harrera leihatila bakarra jartzeko asmoa du, herritarrei zerbitzua errazte aldera.

EAJko arduradunak alde bozkatu arren esan zuen, Diputazioaren lana txalotu beharrik ez dagoela, ondo egitea dela bere lana: «eta bide batez, gogoratu nahi dut lau zatitan itzultzearen eskaria beste udalena izan dela, eta ez Hernanikoarena».
PSE-EEko Morcillok esan zuen abstenitu egingo zirela. Azal­du zuen, bere alderdiak orain bi urte esan zuela Di­pu­tazioari es­katu behar zitzaio­la zorra frakzionatua itzul­­tzeko: «Dipu­ta­zioaren de­fentsa gogorra egin zen orduan, eta ez zen aintzakotzat hartu. Beraz, gu ere ez gara Diputazioak orain hartu duen erabakia txalotzearen al­de­koak». Bilduko or­dezkariak eran­tzun zion  le­hen­dik ere, 2011n esaterako, itzuli izan dela zatituta, baina ez PSE-EEk planteatu zuen bezala banatuta.

Garbiketa gehiago
FCC garbiketa enpresarekin kontratua berritzeko garaia iritsi dela eta, Plenoak puntu hori sartzea eta onartzea erabaki zuen. Kontratua luzatzeaz gain, erabaki zen asteburuetako eta festetako garbiketa indartzea, uztaila eta abuztua kenduta; eta bide batez, plantila haunditzea. EAJko Amonarraizek kontra botatuko zutela azaldu zuen, bere ustez planteamendu orokorrago bat behar baita herria txukun mantentzeko. PSE-EE abstenitu egin zen.

Eskaria, autobusen inguruan
Alkateak azaldu zuen, PSE-EE alderdiak erregistrotik sartutako mozioa zergatik ez zen eraman Plenora. Diputazioak au­tobus zerbitzuen inguruan egin­dako bileren harira, PSE-EEk besteak beste eskatzen zuen Udal or­dez­kari guztiak el­kartu eta Di­pu­tazioarekin bil­tzea, Uda­la­ren nahia zein den azal­tzeko. Be­s­talde, Hernani asko haunditu dela eta, eska­tzen zuten, An­tzio­la eta Etxebe­rri ingurutik au­tobus linearen bat pasatzea. Alkateak esan zuen, aurretik izandako Boze­ramaile Batzordean alderdi guz­tiak ados zeudela, eta ho­rregatik ez zutela mo­zioa eraman. Gainera, Di­pu­tazioak ba­dakiela eskaria zein den, eta lanean ari direla. Ple­noan zeuden oposizioko bi al­derd­iek esan zuten pena zela de­­nak elkartu eta Udalaren izenean iritzi bateratu bat eman ezin izana.

Amonarraizek bi galdera
Bukatzeko, Amonarraizek bi gal­dera egin zituen. Txotx den­­­boraldiaren balorazioa es­katu zuen, eta Alkateak eran­tzun zion asteburuan bu­ka­tzen dela, eta Txotx Batzor­dea eta Udal­tzai­nen txostena du­tenean emango dutela be­rri. Galdetu zuen baita ere, Udala­ren lanetarako en­pre­sa edo langile taldeak sortzearen inguruan egin­dako es­kaera aztertu den. Horretan ari direla erantzun zuen Alkateak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!