Mendiriz Mendiko kideek gaztetxoentzako plan berria egin dute maiatzaren 11n, Bedaio eta Zarateko lepoetan barrena. Ibilbide erraza dela azaldu dute. 08:30etan aterako dira Atsegindegitik eta eguerdirako bueltan izatea espero dute; 3 ordu inguruko ibilbidea izango da, hamaiketakoa barne. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute gaur, bihar, edo datorren astean. Prezioa: 2 euro gaztetxoek, eta 6 euro helduek.