Goizuetako Gazte Asanbladak antolatuta, Txino auzoko festak ospatuko dituzte bihar eta etzi. Maiatzeko aurreneko asteburuan izaten dira. Bihar, 20:00ak aldera, Julio Soto eta Xabier Legarreta bertsolariek emango diote hasiera festari; saioa Zubiondo tabernan izango da. Ondoren, 22:30etan, mus txapelketa jokatuko da taberna berean. Txapeldunak arkumea jasoko du ordainetan eta azpitxapeldunak txuleta eta txakolina. Larunbatean egun osoko festa dute: dantzariak, trikitilari eta dragoiak, oka erraldoia, bazkaria, bakarrizketa eta kontzertuak; bazkarirako txartelak Amaia kafetegian daude salgai, 15 eta 18 euroan.