Elkartasun Eguna ospatuko dute Hernanin datorren maiatzaren 10ean, eta egitarau zabala antolatu dute aurten ere. Eguerdian bazkaria izango da ona egiten badu Tilosetan eta bestela Atsegindegin. Menua: entsaladilla errusiarra, txipiroiak tintan, karrillerak, arroz esnea, kafea eta kopak. Txartelak salgai daude Garin, Txili, Aker, Onddi eta Zintzarrin. Prezioa: 15 euro helduentzat eta 5 euro umeentzat. Arratsaldean enkantea egingo dute, eta zerbait eman nahi duenak Akerren utzi behar du.