Makina bat lan egindakoak dira gaur Goiz Eguzkin elkartuko diren herritarrak. Langilearen Eguna festa eguna izaten dute urtero. Elkartu eta une atsegina pasatzeko tartea izaten da. Goizeko 11:00etan hasiko dute eguna, jubilatu etxeko lorategian emango duten mezarekin; abesbatza ere, bertan izango da. Ondoren, karta eta kale jokoetako sariak banatuko dizkiete irabazle eta txapeldunordeei. Bazkideek egindako lanak ikusteko aukera ere izango da bihar, Goiz Eguzkin. Eta eguna borobiltzeko, luntx eder baten bueltan elkartuko dira guztiak.
Ospakizunekin atzo hasi ziren. Goiz Eguzki eta Aloña abesbatzek kontzertu ederra eman zuten, elkartu ziren dozenaka lagunen aurrean.