Eskualdeko manifestazioa gaur Hernanin, LAB sindikatuak deituta

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 1a, 02:00

Langileen Eguna da gaur, Maiatzaren 1a. Festarako egu­naz gain, aldarrika­pe­nerako eguna ere izaten da, eta sindikatuek manifesta­zioak deitu dituzte han eta he­men. LAB sindikatuak es­kualdeka deitu ditu «herri­tar guzt­ien­gana iritsi na­hian». ELAk batetik eta CCOO eta UGTek bestetik mani­festazio oro­korrak deitu di­tuzt­e, Bilbon.

Buruntzaldeakoa, Hernanin
Gaurko aldarrikapenerako, LAB sindikatuaren lema ho­na­koa da: Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan. Lehen lortutakoa berresku­ratu be­har dela dio sindi­ka­tuak, eta horretarako bidea borroka dela diote. LAB sin­dikatuak eskualdeka deitu ditu ma­nifestazioak, eta Buruntzal­deakoa Herna­nin egingo da. Eguerdiko 12:00e­tan abiatuko dira, Plazatik.

ELAk deia, Bilbon
ELA sin­di­katuak Bilbon egin du deia. Jes­usen Bihotzan el­kartuko dira 11:15etan. Mitina izango da lehen­da­bizi, eta on­doren mani­fes­tazioan ate­r­a­ko dira. Eguer­dian bazkal­tzera gera­tuko dira, BECen.

UGT eta CCOOk Estatu mailako manifestazioa
CCOO eta UGT sindikatuek estatu mailako mobilizazioa deitu dute Bilbon. Batera egin dute deia, goizeko 11:30etan, Jesusen Bihotzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!